Jan
Erosi
Oparitu
Dibertitu
Zumaian

ZumaianBai Zumaiako saltoki, taberna eta zerbitzuen informazioa biltzen duen plataforma birtuala da. Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako Merkatari Elkarteak herritarrei bertako eskaintza zabala ezaguteraztera emateko sortu zuten 2022 urtean.

Erakuslehio digital honetan herriko establezimentuen inguruko informazioa aurkitu dezakezu: saltoki eta zerbitzuen gida, argazkiak, produktuak, saltokiarekin harremanetan jartzeko informazioa, online erosteko aukera, etab.

Eta honetaz gain, herriko eskaintzan oinarritutako opari ideiak, planak eta albisteen berri ere izango duzu gure albisteen atalean.

zumaianBai ezagutu

Zaindu ditzagun gure bizilagun, lagun eta familiakoen negozio txikiak

Tokiko merkataritzak eta ostalaritzak herrian aberastasuna eta bizitza sortzen dute lan postuak sortuz, ekonomia indartuz, ingurumena zainduz km 0 produktuei esker eta eta horietako askok herriko historiaren zati bat hainbat belaunaldiz mantentzen laguntzen dute. Horregatik, mundu digitalak gure erosteko moduan eragin duen arren, merkataritza tradizionala zaindu behar dugu hau desagertu ez dadin.