Zaindu dezagun ingurumena Zumaian erosten

2024-09-09

Tokiko edo bertako merkataritzaren kontsumoa oso lotuta dago kontsumo arduratsuarekin eta kontsumitzaileek erosteko ohiturak aldatzeko konpromisoa hartzen duten praktika multzo bati esker, ingurumenari mesede handia egin diezaiokegu. Zain

Erosterako orduan etiketak irakurtzen ditugunean, birziklatutako ontziak nahiago ditugunean edota etxetik poltsa eramaten dugunean erosketetara, gure eguneroko ekintzei balio erantsia ematen ari gara eta sozialki arduratsua den kontsumo baten bidez, ingurumena babesten ari gara.

Zer egin dezakegu kontsumitzean ingurumena errespetatzeko?
1. Birziklatu berria erosi beharrean: botako dituzun gauza asko berriro erabili daitezke.
2. Irakurri etiketak: produktuen konposizioaren eta jatorriaren berri izango duzu.
3. Saihestu erabilera bakarreko produktuak: aukeratu material konpostagarriak, biodegradagarriak eta birziklagarriak.
4. Erosi edukia eta ez ontzia: aukeratu ontziratu gabeko produktuak eta bilatu ontzi berrerabilgarriak.
5. Eraman zure etxeko poltsa.
6. Aukeratu bertako produktuak, freskoak eta sasoikoak.

Zumaian bertan badaude  ingurumena zaintzen duten produktuak saltzen dituzten saltokiak:

1. MAI KYK Zumaian bertan ekoiztutako arropa, trapuzko panpinak eta telazko poltsak saltzen ditu. Bere produktuak eskuz egiten ditu, produktu kimikorik gabeko material naturalekin pertsonen eta ingurumenaren ongizatea bermatuz.

2. KUKITXA elikagai dendan ontziratu gabeko hainbat produktu ekologiko erosi daitezke. Zabortegietan edo naturan amaitzen duten erabilera bakarreko ontzi edo plastiko kopurua murrizten dugu horrelako ekintzei esker. Gogoratu erosketak egitera joatean zure poltsak eramateaz!

3. UKENDU parabotikan solidoak diren txanpu, gel eta beste hainbat produktu erosi ditzakezu. Formatu solidoko xaboi naturaletan ez da plastikoa erabiltzen horiek enbalatzerako orduan eta honetaz gain, garraioaren kostua eta horrek dakarren CO2 isurpena txikiagoa da xaboi likidoen kasuan baino. Gainera, osagai natural eta biodegradagarriekin eginak daude beraz aukera jasangarriena dira.

Zaindu dezagun ingurumena Zumaian erosten!

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan!