Gabonak bertan dira eta hauekin batera oparien erosketak ere badatoz, beraz, kontsumo arduratsuan pentsatzeko ordua iritsi da. Erosketen dinamikan sartu aurretik ahalegin bat egin behar dugu eta gure buruari galdetu nondik datorren erosten duguna eta zer bultzen ari garen gure erosketekin. Opari bakoitzaren atzean dagoen erabakiak tokian tokikoa bultzatzen lagundu dezake eta gure herriko merkataritza indartzen lagundu.
Horregatik, gaurkoan Zumaian erosi ditzakezun gabonetarako opari ideia batzuekin gatoz. Adi gure proposamenei!
a) Oparitu bertako produktuak
Gabon hauetan oparitu artisauen edota ekoizle txikien produktuak: ardoak, urdaiazpikoa, pasta, artisau-garagardoak, gazta… Prestatu saski ahaztezin bat!
b) Oparitu esperientziak
Bidaia bat, josten ikasteko klaseak edota surfeko saio bat. Esperientzia berriak eta dibertigarriak oparitzeak zoriontsu egiten du oparia jasotzen duena eta baita oparia egiten duena ere. Partekatutako uneek sortzeko ahalmena duten esperientzia-opari horiek bizitzaz gehiago gozatzen laguntzen digute eta betirako oroitzapenetan bihurtzen dira.
d) Oparitu ongizatea eta edertasuna
Masaje bat, azalerako tratamendu bat edota ilea osasuntsu izateko saio bat ileapaindegian. Ongizatearekin eta edertasunarekin zerikusia duten opariek egunerokotasunean geldialdi bat egiteko aukera ematen digute, zaintzari eta ongizateari minutu batzuk eskaintzeko eta, esperientzia hori bizitzea, asko eskertzen den zerbait da. Gabon hauetan oparitu ongizatea!