Errota Herria bono kanpaina
1- 10.000 euro bideratuko dira eta herrian 40.000 euroko inpaktu ekonomiko zuzena sortzea aurreikusten da, herritarren ekarpenekin batera.
2- 1.000 erosketa-bonu jaulkiko dira. Bonu bakoitzaren prezioa 30 eurokoa izango da eta 40 euroko balioa izango du, kanpainari atxikitako dendetan gastatzeko . Bonu bakoitza 10€ko balioa duten 4 zatitan banatuko da.
3- Herritarrek maiatzaren 14tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonuak turismo bulegoan hauek agortu arte.
Iaz egindako aldaketa mantentzen da bonoak erosteko garaian
Pertsona bakoitzak erosketa bakarra egin ahal izango du eta erosketan bi bono erosi ahal izango ditu, bat bere izenean eta bestea beste norbaitentzat. Erosketa burutzeko, NANaren originala, kopia edo argazkia aurkeztea beharrezkoa izango da.
4- Bonuak maiatzaren 14tik ekainaren 30era bitartean erabili ahal izango dira.
5- Enpresa edo saltokia berak, gehienez 5.000,00€ko balioa arte onartu ahal izango ditu bonoak. Behin zifra horretara iritsita, ezin ditu bono gehiago onartu.