Irudi berria pixkanaka martxan!

2024-08-03

2021n, pandemia garaian, Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako merkatari elkarteak hitzarmena sinatu zuten tokiko merkataritza sustatzeko plataforma digital bat sortzeko eta hitzarmen horretatik jaio zen Zumaian Bai. Plataforma herriko saltoki, zerbitzu eta enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko sortu zen baino denbora honetan proiektuak bilakaera bat jasan du eta helburu berri horiekin bat egiteko, irudi berri bat landu dugu azken hilabeteotan.

Irudi berri hori lantzerako orduan logo berri bat diseinatu dugu, plataformaren baloreekin bat datorrena, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Web orrialdea ere eguneratzen goaz eta gaur egungo erabilera desberdinekin bat egiten duten aldaketak egiten gabiltza: nabigatzeko erraza izatea, gailu mugikorretarako optimizatua egotea, bisualki erakargarria izatea, etab. Eta gainera, bertako edukiei ere buelta bat eman diegula ikusiko duzue Zumaiako saltoki eta zerbitzuen informazio berriena izan dezazuen.
Adi egon argitaratuko ditugun artikulu, bideo eta argazkiei. Zumaian erosi daitezkeen gauzen inguruko ideiak emango ditugu eta baita bertan egin daitezkeen plan proposamenak ere.
Gustatuko zaizuela espero dugu! Zumaian Bai!

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan!