Pertsona gehienentzat uda oporren sinonimoa da. Gure lanetik, autobus-geltokitik edota ohiko tupperretatik urrun gauden egunak dira zeinetan denboraren nozioa galtzen da. Zumaian bizi garenok zortea dugu hondartza baitugu bi pausotara eta hau da urtez-urte udako sentsazioa gehien berpizten duen elementua. Baino badira hainbat plan udako opor giroan murgiltzen laguntzen gaituztenak iñora joan beharrik izan gabe.
Horregatik, Zumaian uda giroaz gozatzeko 3 plan proposatzen dizkizugu!
Eguerdi aldean, eta eguraldi onarekin, paol-bidean paseo bat eman dezakezu, itsas-haizeaz gozatu eta muturreraino hurbildu olatuak dauden begiratzera. Handik bueltan, arranpla inguruan txoko bat aurkitu eta bistaz gozatu Idoia Ardotegian pare bat ardo eskatu ondoren.
Ondoren, Erribera Kalera gerturatu zaitezke eta Itsaspe Tabernan uda kutsua duen plater bat eskatu, adibidez, ardo txuritan prestatutako muskuilu razio bat. Bertan jaten zaudela ezinezkoa da opor giroa ez sentitzea, Zumaian bertan oporretan zaudela dirudi!
Planari urrezko amaiera emateko, Eusebio Gurrutxaga Plazara iritsi eta Lopez Izozkietan, edo herrian “Txurre” bezala ezaguna den kiosko politean, izozki artisau bat erosi dezakezu. Zapore arrakastatsuenak banilla eta jogurta izan dira baino aukera zabala dute.
Gozatu uda honetan Zumaian, Zumaian Bai.