ZumaianBai.eus herriko negozioen erakusleiho birtuala, sare sozialetan ere bai

2022-06-03

Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du zumaiabai.eus webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura. Orain, sare sozialen bidez, herritarrekin hartu-emana indartu nahi dute proiektuaren sustatzaileek.

Pandemia ondorengo egoeran sortu zuten Zumaiako Udalak eta Gertu elkartean ZumaianBai.eus webgunea, Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, tokiko jarduera ekonomikoak lagundu eta indartzeko helburuarekin. Azken urtean 250 saltoki ingururen informazioa pilatu dute webgunean, eta zuzenean erosi daitezkeen 2.000 produktu baino gehiago daude bertan jasota. Gainera, saltokien informazioa kontsultatzeko zein WhatsApp bidez eskaerak egiteko aukera ematen du plataformak.

Finean, webgune honetan herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien inguruko informazioa dago bilduta: enpresen gida, argazkiak, produktuak, saltokiarekin harremanetan jartzeko beharrezko inforamzioa, edota online erosteko aukera biltzen ditu, besteak beste.

>> Instagram-eko kontua

>> Facebook-eko orria

Diseño sin título.png

Orain, plataformaren erabiltzaile kopurua handitzeko helburuarekin, komunikazio kanpaina bati ekin diote. Xabier Aldalur Dendartean elkarteko teknikariak eman ditu xehetasunak. Instagram eta Facebook sare sozialetan profilak zabaldu dituzte, eta, kontu horiek jarraituta, herriko saltokien produktuak, merkataritzarekin loturiko albisteak, kanpainak eta intereseko beste hainbat kontu aurkitu ahal izango dituzte zumaiarrek. Gainera, sare sozial horiek bidez zozketak egingo dituzte. Horrenbestez, sare sozialak dituzten zumaiarrak ZumaianBai.eus webgunea erabili eta sareetako bere kontuak jarraitzera animatzen dituzte.

Alex Oliden tokiko garapeneko zinegotziaren arabera, pandemia garaiak indartu egin zuen lehendik ere herriko merkatariekin zegoen elkarlanerako ohitura eta tradizioa. Pandemia egoeran hartutako neurriak eta egindako ErrotaHerria kanpainari jarraipena eman beharra zegoela uste zuten bi aldeek, eta horregatik sortu zuten online plataforma. Azken urtean webgunean informazio ugari pilatu dute, eta herriko merkatariek formakuntza jasotzeko aukera izan dute. Orain, salto honekin, erakuslehio birtuala kanpora begira indartu nahi dute nabarmendu du Olidenek.

>> zumaianbai.eus

Informazio eguneraketa

Komunikazio kanpainaren hasiera baliatuz, plataformako informazioa eguneratuko dute. Horretarako, webgunean ageri diren saltoki guztiei email bidez euren datuak eguneratzeko zein argazkiak aldatzeko aukera emango zaie. Horiek info@zumaianbai.eus helbidera bidali beharko dituzte eguneraketak. 

Era berean, une honetan webgunean parte hartzen ez duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresek aukera dute bat egiteko. Horretarako, 638004576 telefonora deitu beharko dute. Webgune honi esker Zumaiako saltokiek beren negozioak interneten ikusgai jarri ditzakete: negozio bakoitzak fitxa bana dauka webgunean, eta bertan, oinarrizko datuez gain, harremanetan jartzeko datuak jasotzen dira.

Zehaztutako bide horiez gain, herriko negozioetako arduradunek ohiko bideak erabili ditzakete harremanetan jartzeko.


Escaparate virtual de los negocios de ZumaianBai.eus, también en redes sociales

La web zumaiabai.eus recoge información de comercios, bares y pequeñas empresas de servicios de Zumaia. Los ciudadanos, además de ver información sobre estas actividades, tienen a su disposición una sección para realizar compras online. Ahora, a través de las redes sociales, los promotores del proyecto quieren reforzar el contacto con la ciudadanía.

El Ayuntamiento de Zumaia y la asociación Gertu crearon la página web ZumaianBai.eus, en colaboración con la Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Gipuzkoa Dendartean, con el objetivo de apoyar y potenciar las actividades económicas del municipio. En el último año han acumulado información de cerca de 250 comercios en la web, donde se recogen más de 2.000 productos que pueden adquirirse directamente. Además, la plataforma permite tanto consultar información de los comercios como realizar pedidos por WhatsApp.

En definitiva, esta web recoge información sobre comercios, bares y pequeñas empresas de servicios del municipio: guía de empresas, fotografías, productos, la inforamción necesaria para contactar con el comercio, o la posibilidad de comprar online, entre otros.

>> Cuenta en Instagram

>> Página en Facebook

Diseño sin título.png

Ahora, con el objetivo de aumentar el número de usuarios/as de la plataforma, han iniciado una campaña de comunicación. Xabier Aldalur, técnico de la asociación Dendartean, ha dado a conocer que han creado perfiles en las redes sociales Instagram y Facebook. Los y las zumaiarras podrán encontrar en esas páginas productos del comercio local, noticias relacionadas con el comercio, campañas y otras cuentas de interés. Además, se realizarán sorteos a través de estas redes sociales. Por lo tanto, animan a todos y todas las zumaiarras con redes sociales a utilizar la web ZumaianBai.eus y a seguir sus cuentas en las redes.

Según Alex Oliden, concejal de desarrollo local, «La época de pandemia reforzó el hábito y tradición de colaboración que ya existía con comerciantes de la localidad». Ambas partes coincidieron en la necesidad de dar continuidad a las medidas adoptadas en situación de pandemia y a la campaña ErrotaHerria realizada, razón por la que crearon la plataforma online. En el último año han acumulado gran cantidad de información en la web, y los comerciantes de la localidad han tenido la oportunidad de formarse. Ahora, con este salto, quieren reforzar el escaparate virtual de cara al exterior», destaca Oliden.

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan!